Krimea eta Sebastopolen independentzia adierazpena

Krimeako bandera

Krimeako Errepublika Autonomoaren eta Sebastopolen independentzia adierazpena 2014ko martxoaren 11n Krimeako Kontseilu Gorenak eta Sebastopolgo Udalak hartutako erabakia izan zen.[1] Bi horiek ordu arte Ukrainaren administrazio organoak ziren. Euren erabakiarekin, Krimeako Errepublika batu gisa agertu ziren eta independentzia aldarrikatu zuten, Ukrainatik bereizitako estatu burujabe gisa. Martxoaren 16rako, Errusiarekin batzea edo ez erabakitzeko erreferenduma ere antolatu zuten. Kontseilu Gorenak dituen 100 kideetatik 78k bozkatu zuten neurriaren alde.[2]

  1. (Errusieraz) ДЕКЛАРАЦИЯ о независимости Автономной Республики Крым и города Севастополя. Krimeako Kontseilu Gorena.
  2. Olano, Jon. (2014-03-11). «Krimeak independentzia aldarrikatu du» Berria.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search